Buru osasunari ikuspegi feministarekin begiratuko dion zikloa antolatu dute
Osasun mentalari buruzko zikloa antolatu du Feminismo Sailak. Hiru ekitaldi egingo dituzte, osasun mentalari feminismotik begiratzeko.
Oiartzungo Udaleko Feminismo sailak osasun mentalari buruzko zikloa antolatu du hilabete honen bigarren erdirako. Hiru ekitaldirekin, begirada feministarekin enfokatu nahi dute.
Antolatzaileek azaldu dutenez, generoaren eta osasun mentalaren arteko harremana uste baino handiagoa da. Harreman horren nolakotasuna eta zergatiak jorratuko dituzte ziklo horretan.
Udalak eta Arraztalo elkarteak elkarlanean antolatu dute zikloa.
Egitaraua
- Hilak 19, asteazkena: Hitzaldia: Frankismo garaiko hutsuneetan arakatuz: eroetxeetan sartutako emakumeen istorioak (Itxaso Martin). Udaletxeko areto nagusian, 18:30ean.
- Hilak 20, osteguna: Hitzaldia (gazteleraz): La depresión y su recuperación. Una mirada sociocultural y feminista del malestar (Maria Zapata). Udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.
- Hilak 27, osteguna: Dokumental emanaldia (elebitan) eta eztabaida: Zauria(k). Udaletxeko areto nagusian (19:00etan).