Ura eta estolderiaren tasa bihartik aurrera ordain daiteke
Bihar izango da tasa ordaintzeko lehenengo eguna. Bi hilabete iraungo ditu ordaintzeko epeak. Helbideratuta dutenei martxoaren 13an kobratuko diete.
Ura eta estolderia tasa ordaintzeko epea bihar —hilak 14—zabalduko du udalak. Oiartzuarrek apirilaren 14ra arte izango dute ordainketa egiteko epea.
Helbideratutako kobraketak martxoaren 13an egingo ditu Oiartzungo Udalak.