Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Egin tokia intxixu, basandre eta sorginei

Gaur hasi eta igandera bitartean ospatuko dituzte ihoteak, Oiartzunen. Ihote Taldeak hilabeteak daramatza prestaketa lanetan.

Gaur arratsaldean iritsiko dira intxixu, basandre eta sorginak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/02/14

Oiartzuar gehienek agendan markatuta duten eguna iritsi da. Urtarrileko aldapa gogorraren ondoren, errutina iritsi da, eta ihoteak izango dira egunerokotasun horrekin hausteko lehenengo botika. Kataxuloko kobazulotik jaitsita, sorgin, basandre eta intxixuek festa giroa eramango dute Oiartzungo herrigunera.

Herritar gehienek gozatzeko aukera izan dezaten, baina, norbaitek egin ohi behar izaten du lan. Ihote Taldeak hilabeteak daramatza asteburu honen prestaketan. 30-40 lagun inguru elkartzen dira bertan, eta gero eta jende gazte gehiago ari da batzen taldera. Gogotsu daude, eta jarraikortasun bat egongo dela ikusteak are indar handiagoa ematen diela adierazi dute. Azaroan elkartu ziren lehenengo aldiz, eta egutegian data ziurtatu ondoren, lanari ekin zioten. Goiztiar izatearen arrazoia argi dute Ihote Taldekoek: administrazioarekin egin beharreko kudeaketek beren denbora behar dutela.

Ihote Taldea arduratzen da festen motorra izateaz, baina beste eragileen laguntzarik ez zaie falta. «Guk egiten ditugu koordinazio lanak», esan dute Ihote Taldeko kideek, «baina herriko hainbat eragilek parte hartzen dute festetan: ludoteka dela, ikastetxeak direla, dultzainero taldeak, Soinuenekoak… Bakoitzak bere alea jartzen du, dantza tailerrak egiteko edo joste tailerrak osatzeko, adibidez». Horregatik, festa «denena» dela berretsi dute, eta ihoteak aprobetxatzen dituzte beren lanaren erakusleiho bezala.

Aurtengo egitarauari begiratuz gero, ez da aldaketa handirik antzemango. «Egitaraua ia beti berdina da, baina kontua da asmatzea zer doan ongi. Oiartzuarrek ongi erantzuten dute, eta guk eusten diegu arrakasta duten ekitaldi horiei», adierazi dute Ihote Taldeko kideek. Hori bai, argi eta garbi utzi nahi izan dute taldea irekia dela, eta nahi duen orok bere proposamenak egin ditzakeela.

Festa, errotuta
Aurtengoa ihoteak ospatuko diren 31. ekitaldia izango da. Ihote Taldeak adierazi duenez, orain dela urte batzuk izan zuten beherakada txiki bat, baina orain berriro gora begira ari dira. Kuestazioan, 600 bat lagunek hartzen dute parte. «Auzo batzuetan beste batzuetan baino jende gehiago egon ohi da, baina, gutxi gora behera, 60 edo 80 bat lagun elkartzen dira auzo bakoitzean», nabarmendu dute.

Intxixu, basandre eta sorginak etorri eta joaten diren ekitaldiak oso jendetsuak izaten dira, baita herriko hezkuntza zentroek antolatzen dituzten jarduerak ere.

Egitarauak berebiziko aldaketarik izango ez badu ere, bi berritasun egon dira ihote hauetan. Horietako bat da auzo guztiak apaintzeko ahalegina egin dela. Auzo batzuetan beste batzuetan baino ohitura handiagoa dago bazterrak ihoteekin bat egitekoa. Aurten, apustua igo dute. «Ihote Taldekook auzoetako festa batzordeetakoei galdetu diegu ea prest zeuden bakoitzaren auzoa apaintzeko, dagokion kolorearekin. Oihal eta banderak eman dizkiegu».

Auzoetako festa batzordeak izan dira deialdia zabaltzeko arduradunak, eta Elizalden ikastetxeak izan dira txokoei kolorea eman dietenak. Ihote Taldearentzat garrantzitsua da festa auzo bakoitzean bizitzea, nahiz eta ihoteak gehiago zentratzen diren plaza inguruan. «Erantzun oso ona izan dugu, eta auzo guztiek parte hartu dute joste lanetan edo ibilbidea txukuntzen», adierazi dute.

Beste berritasuna keinu txiki bat da. Pasa den apirilean, Ion Zabaleku Zapo hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Besteak beste, Ihote Taldeko kide aktiboa izan zen. Omenaldi txiki gisa, ihoteak iragartzen dituen karteleko letrak urdinak dira, baita intxixu batek adarrean daraman zapia ere bai. Kolore hori Iturriotzi dagokiona da; Zabaleku auzo horretakoa zen.

Herriko ikastetxeek egingo dituzten saioak izango dira festen aperitibo. Oiartzuarrek presta ditzatela zakuak eta poxpolin jantziak, intxixu, basandre eta sorginak badatozela.

EGITARAUA

Gaur

  • 16:45ean. Burrunba, ihoteei dei egiteko. Beheko plazatik.
  • 17:30ean.Txokolatada plazan.
  • 19:00etan. Azeri dantza eta sorgin dantza, plazan.
  • 19:30ean. Intxixu, basandre eta sorginen etorrera. Ondoren, poteoa, zakuz jantzita.

Bihar

  • 09:00etan. Kuestazioa, auzoetan, poxpolinez jantzita.
  • 14:30ean. Bazkaria, bakoitza bere auzoko elkartean.
  • 18:00etan. Auzoetan ibilitako kuadrillak plazan elkartuko dira. Ondoren, musika eta festa giroa txosna inguruan.

Etzi

  • 09:00etan. Txistularien diana.
  • 11:00etan. Karroxa eta kalejira alaia, Beheko Plazatik aterata.
  • 19:00etan. Intxixu, basandre eta sorginei agurra. Bukatzeko, suzko akerra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.