[Galeria] Kuestazioa, oso handia
Kuestazioa egin dute gaur goizean Oiartzunen, ihoteetan egun seinalatua. Baserriz baserri ibili dira zortzi auzoetan, poxpolinez jantzita.
Ihoteetan, gaur kuestazio eguna Oiartzunen. Zortzi auzoetan poxpolinez jantzita atera dira oiartzuarrak baserriz baserri kantuan eta dantzan ibiltzeko, eta ahal zena jasotzeko. Eguraldiak lagundu du, eta auzoz auzoko taldeak oso jendetsuak izan dira. Oiartzun kolorez eta ihote giroz bete dute.
Goizean zehar baserrietatik ibili eta gero, auzo bakoitzeko elkarte batean bazkaria egin dute kuestazioan izan diren ehunka herritarrek. 18:00etan biltzekoak dira denak Done Eztebe plazan. Giroa ziurtatua dago. Bihar, baina, badira ihoteei lotutako hitzorduak. Honakoak dira:
Igandea
- 09:00etan. Txistularien diana.
- 11:00etan. Karroxa eta kalejira alaia, Beheko Plazatik aterata.
- 19:00etan. Intxixu, basandre eta sorginei agurra. Bukatzeko, suzko akerra.
HITZAk, egin duen oiartzuarren sareari esker, auzo guztietako irudiak lortu ditu. Eskerrik asko!
Jarraian, orain arte HITZAk jasotako irudiak. Bejondeizuela!