Aurten ere inauteri bazkaria egingo dute Antxon
Iaz bezala, aurten ere herri bazkari bat antolatuz ospatuko dituzte inauteriak Pasai Antxon. Hilaren 22an izango da, Ibaiondo frontoian. ‘Fermintxo’ erabiltzailearen Facebook orriak eman du bazkariaren berri. Sarrerak atzotik dira salgai Mimos eta Kamio tabernetan, baita bestelako ohiko salmenta guneetan ere. Larunbatera arte antolakuntzan jardungo dute eta datozen egunetan lotu gabeko zenbait datu ezagutzera emango dituzte, tartean, noiz hasiko den bazkaria.