Bereziartua eta Markosek zein Arruabarrena anaiek garaipena lortu dute Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian. Bederatzi partida jokatu dira.
OarsoIrriak iniziatibak dantzan jarriko ditu bazterrak, eta familiak beste urte batez. Herritarrek inauterietarako aukeratu duten gaiarekin bat egin du eta OarsoIrriak Jolasen Musikala egingo du. Herritar guztiak deitu ditu bertan parte hartzera.
Maori herriaren eta bere hizkuntzaren biziberritzea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen Imanol Miner Aristizabal euskal filologoak 2003-2004 urteen artean egindako urtebeteko egonaldian. Beste bitan itzuli da bertara, azken aldiz duela bi urte, eta prozesu horrek hamalau urtean izan duen bilakaeraren berri lehen eskutik jaso du.
Elkarteko bazkide den Tibur Alzualdek Tajo Garaia 2019ko maiatza izeneko proiekzioa aurkeztuko du, eta bertan, Mejinatik Albarracineraino egindako bidaiaren argazkiak proiektatuko ditu.
Atzotik ikusi daitezke Pasaiako Udaleko webgunean nork eman ahalko duen boza Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, apirilaren 5ean.
Tipi-Topa egitasmoko ibilaldiak ostegunero egiten dituzte. Bertan boluntario lanean ibiltzen direnen jarduna aitortu du Lezoko Udalak.
Apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa nork eman dezakeen ikus daiteke udaletxean, hilaren 24ra arte.
Otsaileko topaketa egingo dute gaur arratsaldean, bibliotekan. Datorren hilabeterako Xabier Montoiaren 'Golgota' irakurriko dute.
Mugi txartelaren prezioak apirilaren 6an eguneratuko dira, bidaiak zentimo batean garestituko dira. Ohiko txartelaren prezioa, berriz, 5 zentimo gora.
Apirilaren 5ean dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Horren harira, jada jendaurrean daude lezoarren zerrendak, hilaren 24ra arte.