Hautesleen zerrendak jendaurrean daude Lezon
Apirilaren 5ean dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Horren harira, jada jendaurrean daude lezoarren zerrendak, hilaren 24ra arte.
Apirilaren 5ean dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Horren harira, lezoarrek hautesleen errolda ikusteko aukera dute hilaren 24ra arte. Kontsulta egiteaz gain, zerbait egoki ikusiko ez balute erreklamazioak jartzeko aukera dago ere bai.
Udaleko informazio bulegoan daude zerrendak, astelehenetik ostiralera 08:30etik 13:30era dago zabalik. Informazio gehiago nahi duenak, telefonoz eska dezake 901 101 900ra (INE) edo 943 32 76 80ra deituz. Interneten ere kontsula daiteke errolda.