Hautesleen erroldak kontsultatu daitezke dagoeneko
Atzotik ikusi daitezke Pasaiako Udaleko webgunean nork eman ahalko duen boza Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, apirilaren 5ean.
Pasaiako herritarrek dagoeneko kontsultatu dezakete Euko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautesle errolda. Hauteskundeak apirilaren 5erako deitu dituzte eta zerrendak hilaren 24ra arte izango dira ikusgai.
Pasaiako udalak bi bide ezarri ditu hautesle errolda kontsultatu ahal izateko. Nahi duenak aurrez aurre egin ahalko du edozein barrutiko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoetan 8:00etatik 14:00etara. Bide hori aukeratzen dutenek, NAN, pasaportea ala gida baimena erakutsi beharko dute. Era berean internet bidez ere ikusi ahalko dira Pasaiako Udalaren webgunearen bitartez.