Tipi-Topa egitasmoko boluntarioei eskerrak eman dizkie Lezoko Udalak
Tipi-Topa egitasmoko ibilaldiak ostegunero egiten dituzte. Bertan boluntario lanean ibiltzen direnen jarduna aitortu du Lezoko Udalak.
Lezoko Udalak, Jesus Mari Martiarena alkatearen eta Irlentz Ortega Kiroletako zinegotziaren bitartez, eskerrak eman dizkie Tipi-Topa egitasmoa egitea posible egiten duten boluntarioei, “eskerrik beroenak luzatzen dizkiegu udalaren izenean egitasmo hau aurrera eramaten laguntzen duten norbanako zein talde boluntario guztiei, besteak beste: Lezoko pastorala, Aiton Borda, Lezoko botikak, osasun zentroa…”.
Urteak daramatza martxan Tipi-Topak Lezon. Ostegunero hainbat lagun elkartzen ditu herrian zehar ibilbide osasuntsuak egiteko, eta horren bitartez kirola zein bizitza aktiboa eta ohitura osasuntsuak sustatuz.