Hautesleen zerrenda udaletxean ikus daiteke
Apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa nork eman dezakeen ikus daiteke udaletxean, hilaren 24ra arte.
Apirilaren 5ean Gasteizko parlamentua osatzeko hauteskundeak egingo dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Hautesleen zerrendak udaletxean ikus daitezke, hilaren 24ra arte.
Akatsik balego, udaletxean bertan egin daitezke erreklamazioak.