Tajo Garaiaren gaineko proiekzioa, Urdabururen eskutik
Elkarteko bazkide den Tibur Alzualdek Tajo Garaia 2019ko maiatza izeneko proiekzioa aurkeztuko du, eta bertan, Mejinatik Albarracineraino egindako bidaiaren argazkiak proiektatuko ditu.
Urdaburu Mendizale elkarteak proiekzioa antolatu du ostegunerako. Elkarteko bazkide den Tibur Alzualdek Tajo Garaia 2019ko maiatza izeneko proiekzioa aurkeztuko du, eta bertan, Mejinatik Albarracineraino egindako bidaiaren argazkiak proiektatuko ditu. Dokumentalaren gaineko erakusketa ere bisitatu daiteke Urdabururen egoitzan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era.
Emanaldia 20:00etan hasiko da.