Inauterietako larunbat gauean, tabernen ordutegia zabalagoa
Errenteriako Udalak baimen berezia eman die larunbat gauerako taberna, kafe antzoki eta diskotekei. Gauaz luze gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Errenteriako Udalak iragarri du, larunbatetik iganderako (hilaren 22rik 23rakoa) gauean herriko tabernen eta bestelako establezimenduen ordutegiak malguagoak izango direla, hau da, beranduago ixteko aukera izango dute.
Baimen berezi horri jarraiki, honakoak dira itxiera ordutegiak:
- Tabernen itxiera ordutegia: 05:30.
- Diskoteken eta kafe antzokien itxiera ordutegia: 07:00.