Intxixu Trailen izena emateko epea martxoaren 7an irekiko dute
Ekainaren 7an egingo dute Ergoienen hasi eta bukatuko den mendi lasterketa. Hiru hilabete lehenago eman daiteke izena, baita prestatzen hasi ere.
Intxixu Trail mendi lasterketaren zazpigarren ekitaldia ekainaren 7an egingo dute. Eguna urruti gelditzen dela dirudien arren, laster irekiko dute izena emateko epea. Martxoaren 7an izango da, eguerdian. Herrikrosaren webgunean egin beharko da izen ematea.
Etxeko besaulkitik goxo-goxo izena emateko aukera eman aurretik, baina, Intxixu Trailen ibilbidea ezagutzeko aukera emango dute. 09:00etan geratu dira, Ergoiengo Uztapide/Urtxalle plazan, lasterketa hasi eta bukatuko den toki berean. Entrenamendu saio hori Kirol Astearen egitarauaren barrukoa izango dela adierazi dute antolatzaileek.
Lourdes Oiartzabal eta Martxel Bereau izan ziren iazko irabazleak, Oihana Kortazarrek eta Gorka Hertzek 2018an ezarri zituzten markak gainditu gabe. Iazko lasterketarako dortsal guztiak agortu ziren, beraz komeni