[Bideoa] Errenteriako inauterietan, lehen-lehenak, txistulariak
Gaur hasiko dira ofizialki Errenteriako inauteriak. Goizean, Udal Txistulari Bandak diana egin du Erdialdean. Arratsaldean, gaurko ekitaldi gehienak.
Gaur hasiko dira Errenteria-Oreretako inauteriak. Hobe esanda, hasi dira. Izan ere, inauterietako egitarauaren barruan programatuta zegoen lehen ekitaldiari fin eutsi diote Errenteriako Udal Txistulari Bandako kideek, eta diana egin dute Erdialdeko kaleetan 06:00etan hasita, mozorro eta guzti. Beheko bideoan, horren testigantza grafikoa.
Arratsaldean hasiko da girotzen, berriz, herriko mozorroen aroa. Arratsaldetik daude ekitaldiak. Nagusienak, ordea, arratsalde-arratsean, gaztetxoen eta helduen azeri dantzekin. Behekoa, gaurko inauteri egitaraua da. Gozatu!
- 16:45. San Markosenen, Danza-rinen saioa.
- 17:30-19:00. Aurpegia margotzeko tailerrak harrentzat. Foru plazan, Xabier Olaskoaga plazan, Koldo Mitxelena plazan eta Diputazio plazan.
- 18:00-20:00. Herriko kaleetan zehar. Lagunak txaranga.
- 19:15. Haurraren Azeri Dantza. Xabier Olaskoagan, Biteri Txikin eta Herriko Plazan (emanaldia).
- 19:00. Azeri Dantza. Ibilbidea: Juan de Olazabal, Kortsario Ikutza, Biteri, Xabier Olaskoaga plaza, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen kalea, Foru plaza, Biteri Txiki, Zumardia eta Herriko Plaza.
- 20:00. Herriko Plazan, inauteriei hasiera emateko ekitaldi berezia: Azeriko Lagunak udaletxeko balkoira irtengo dira jaiari hasiera emateko.
- Jarraian, Azeri Dantza.
- Ondoren, Amulleta Danbor Kofradia eta Lagunak txaranga Erdiguneko kaleetan zehar.