Hasi dira Errenteria-Oreretako inauteriak. Azeriak bihurri-bihurri aritu dira dantzan zein oihuka. Asteartera arte herriko kaleak kolorez jantziko dira.
Trapujale Lezora iritsi da, inauteriak Lezon gozatu nahi dituelako. Ez da bakarrik iritsi, ordea. Mari Nazkane eta zirikuak ez ditu urrun izan, ziur.
Tapia da Ekonomia, Garapen eta Azpiegituren sailburua eta sail horrek du topoaren gaineko obren eskuduntza. Azokaren eraikina ordezkatzeko aukerak aztertzeko beharraz ohartarazi du udalak.
Lezoko ezker abertzaleak aldarrikatu du Fernandez Otxoa ez dela bigarren mailako biktima bat. Tiroketak tetraplegiko utzi zuen.
LAB sindikatuak salatu du prekarietatearen ondorioz hil egin direla Zaldibarko zabortegiko beharginak. Ordezkarien bileraren ondoren bildu dira kalean.
Pasaiako udal gobernuaren isiltasunaren aurrean, urrats propioak eman dituela iragarri du plataformak. Lurpeko pasarela bat egiteko aukera baztertu egin dute.
Martxoaren 8ari begira Lezoko PSE-EEk mozioa aurkeztu du udaletxean, hurrengo osoko bilkuran azter dadin. Besteak beste lan arloko berdintasun lege bat eskatuko diote Espainiar Estatuko gobernuari.
1938an egondako ihesaldiari buruzko hitzaldia emango dute bihar arratsaldean. Giriziakoak, bere aldetik, igandean Ezkabara joango dira.
Gaur hasiko dira ofizialki Errenteriako inauteriak. Goizean, Udal Txistulari Bandak diana egin du Erdialdean. Arratsaldean, gaurko ekitaldi gehienak.