Erne. Trapujale prest da Lezora jaisteko
Arratsaldean Lezo Herri Eskolan eta arratsean Gurutze Santuaren plazan egingo diote harrera Trapujaleri eta bere segizioari.
Martizkone baserrian urduri dago Trapujale. Gaur da jaistekoa Lezora, inauteriak herritarrekin batera ospatzera. Alboan izango ditu Marinazkane eta zirikuak, eta aurten Trapujale laguntzen duten. Zein jarrerarekin iritsiko den Trapujale? Ikusteko dago. Momentuz, urtero egiten duen moduan, atseginez iritsiko da Lezoko inauterietara, gogoz eta umoretsu. Baina ikusi beharko. Izan ere, astearteak egingo zaion epaiketak deliberatuko du aurten ere errudun den, sua merezi ote duen.
Bien bitartean, honakoa da Lezoko inauterien gaurko eta biharko egitaraua. Gozatzen hasteko unea da.
Gaur (Ostegunzuri)
- 16:00etan, Trapujale Txikiaren harrera Lezo Herri Eskolan.
- 19:30ean, Trapujaleren jaitsiera Martizkone baserritik.
- 20:00etan, Trapujaleren Lagunak omenduko dituzte plazan.
Bihar (Ostiralori)
- 09:30. Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleen kalejira herritik.
- 10:30. Lezo Herriko Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleen Garraioak ikuskizuna Bekoerrota kiroldegian.
- 11:00. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen eskutik, Trapujale festa Gurutze Santuaren plazan. (eguraldi txarrarekin Karlos Saldisen egingo dute).
- 17:30. Murixka Dantza Taldearen lokaletik abiatuta, Sorgin Dantza eta Zirikuen kalejira.
- 19:00. Lezoko Euskal Dantzazaleen eskutik desfilea Bekoerrota kiroldegitik hasita.
- 19:00. Lezoko Euskal Dantzazaleek XVI. mendeko sorgin dantza ikuskizuna emango dute Gurutze Santuaren plazan.
- 20:00. Kartelada.