Zaldibarren hildako langileak gogoan izan ditu LAB sindikatuak
LAB sindikatuak salatu du prekarietatearen ondorioz hil egin direla Zaldibarko zabortegiko beharginak. Ordezkarien bileraren ondoren bildu dira kalean.
LAB sindikatuko ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretan, Foru plazaren alboan. Zaldibarko zabortegian izandako luiziaren harira hildako bi langileak izan dituzte gogoan, baita Euskal Herrian lan istripuan aurten hil diren beste 11 langileak ere. Behargin horiek prekarietatearen ondorioz hil direla adierazi dute. 13 minutuko isilunea izan da elkarretaratzea, hildako langile bakoitzeko minutu batekoa.
Ordezkarien bilera izan du gaur Oarso Bidasoko LABek herrian. Horren ondoren egin dute mobilizazioa.