Koldo Izagirrek 'Bertsoaren harria' aurkeztuko du Oiartzunen
Idazle pasaitarrak hilaren 28an aurkeztuko du liburua, Oihana Iguaran eta Alaia Martin bertsolariak lagun dituela. Bertsolarien eskulturek oinarritutako narrazioak dira.
Koldo Izagirre idazle pasaitarrak Bertsoaren harria liburua aurkeztuko du hurrengo ostiralean, hilak 28. Horretarako Oihana Iguaran eta Alaia Martin bertsolarien laguntza izango du. Aurkezpen ekitaldia udaletxeko pleno aretoan izango da, 18:30ean hasita. Udaleko Kultura sailak antolatu du ekitaldia.
Euskal Herri osoan bertsolarien 21 eskultura daude: Asteasun Pello Errota, Leitzan Lasarte, Hernanin Txirrita, Oiartzunen Uztapide, Ahetzen Mattin, Bilbon Balendin Enbeita…
Izagirrek, narrazio bidez, eskea egiten die eskultura horiei, eta eskulturek erantzun egiten diote, monologoaren bitartez.
Lankurekin argitaratu du liburua, eta helburua da bertsoek eta eskulturek sortutako ondarea ikusaraztea. Bertsolarien garaietako pasarteak fikzioarekin tartekatu ditu idazle pasaitarrak. 21 monologoak argazkiz lagunduta daude.