Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2020-02-21)
Inauteriak direla eta, hiru partida bakarrik jokatuko dituzte asteburuan. Horietako bat Karla Lekuonan izango da, eta beste bat, Elorsoron.
Asteburu honetan ez da partidak ikusteko aukera handirik izango. FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Oiartzun — Añorga: bihar, 15:30ean, Karla Lekuona futbol zelaian.
Emakumeen Lehen Nazionala
- Oiartzun Antiguokok jokatzen duen liga datorren asteburuan bueltatuko da.
Gizonen Erregional Preferentea
- Oiartzunek atsedena izango du asteburuan.
Emakumeen Euskal Liga
- Leioako Emakumeak — Oiartzun Intxaurdi: bihar, 15:30an, Sarriena futbol zelaian.
Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea.
- Oiartzun Intxaurdik atsedena izango du asteburu honetan.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun — Mondrate: gaur, 20:15ean, Elorsoro kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna OKEri atsedena tokatzen zaio.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunek ez dute asteburuan jokatuko.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunak klubaren bigarren taldearen liga ez da jokatuko.
