Herriko eragileekin hitzarmenak, plenoko puntu gehienetako gaiak
Otsailari dagokion ohiko udalbatzarra egingo dute asteazken arratsean. Hamahiru puntu izango ditu, gehienak hitzarmenei dagozkienak.
Oiartzungo Udalbatzak plenoa deitua du datorren asteazkenerako, hilak 26. Bertan hamahiru puntuko gai zerrenda aztertuko dute.
Puntu gehienak herriko eragileekin zerikusia duten hitzarmen edota akordioak berrikusteari dagozkie.
Izango da besterik. Adibidez, Xorrolaren kontratuan aldaketa bat egingo dute. Horrez gain, hiri hondakinen bilketa eta garbiketaren kontratua ere aztertuko dute.
Ohi bezala, udaletxeko areto nagusian izango da udalbatzarra, 19:00etan hasita.
Gai zerrenda guztia ikusteko, egin klik hemen.