EH Bilduren zerrenda berresteko bozketa presentziala, ostegunean
Oarsoaldeko bi tokitan eman ahal izango da boto presentziala: Oiartzungo Munanier lokalean, eta Errenteria-Oreretako Bilgunean.
Gasteizko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak iristeko ia sei aste falta dira, eta alderdi eta koalizioak zita hori prestatzen ari dira.
Horretan ari da EH Bildu. Maddalen Iriarte izango da lehendakarigaia, baina zerrenda guztiak berrestea falta zaie. Datorren ostegunean —hilak 26— zerrenda horiek berretsi ahal izango dira Oarsoaldean.
Errenteria-Oreretan Bilgunean (Santa Klara kalea, 1) eman daiteke botoa, 18:00etatik 20:00etara. Oiartzunen, berriz, Munanier lokalean izango da bozketa (18:00etatik 19:00etara).