Hiru partidetatik bakarrean nagusitu dira oiartzuarrak
Areto futboleko talde nagusiak berriro irabazten du, eta lidergoa sendotu du. Jokatu duten bi futbol taldeek beren norgehiagokak galdu dituzte.
Inauteriak direla eta, hiru partida jokatu dituzte asteburuan. Horietako bat izan da areto futboleko taldeak ostiral arratsean jokatu zuena. Mondrateren bisita jaso zuen Elorsoron. 4-2 nagusitu ziren; zazpigarren garaipena erreskadan lortu dute. 2020ko partida guztiak irabazi dituzte, eta lehenengo postuan jarraitzen dute, zazpi puntuko aldearekin (Gipuzkoako Epaileen Federazioak sareratu ditu golak).
Futbolari dagokionez, mutilen talde nagusiak Karla Lekuonan jokatu zuen Añorgaren kontra. Aurreko asteetan bezala, oiartzuarrek aukerak sortu zituzten, baina ez zuten ate aurrean asmatu. Eta añorgarrek izan zituen apurrak sareetara bidali zituzten.
Nesken bigarren taldeak Leioan jokatu zuen partida, eta galdu egin zuen. Laugarren porrota jarraian dute. Leioaztarrak azkar asko aurreratu ziren —bigarren minutuan— eta 25.ean handitu zuten arrakala. Atsedenaldira iritsi baino lehenago, baina, oiartzuarrek aldea murriztu zuten. Bizkaitarrek ongi itxi zuten bere atea bigarren zatian.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Oiartzun — Añorga: 2-3.
Emakumeen Lehen Nazionala
- Oiartzun Antiguokok jokatzen duen liga datorren asteburuan bueltatuko da.
Gizonen Erregional Preferentea
- Oiartzunek atsedena izan du asteburuan.
Emakumeen Euskal Liga
- Leioako Emakumeak — Oiartzun Intxaurdi: 2-1.
Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea.
- Oiartzun Intxaurdik atsedena izan du asteburu honetan.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun — Mondrate: 4-2.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna OKEri atsedena tokatu zaio.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunek ez dute asteburuan jokatu.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunak klubaren bigarren taldearen liga ez da jokatu.