Oiarpeko pilotariek ezin izan dute Malerrekako txapelik jantzi
Larunbatean haur eta gazte mailako finalak jokatu zituzten pilotari oiartzuarrek, baina txapeldunorde izatearekin konformatu beharko dute.
Larunbat arratsaldean Malerrekako Txapelketako finalak jokatu zituzten. Haur eta gazte mailetan Oiartzungo bikote bana izan ziren, baina ezin izan zuten txapelik jantzi.
Haur Mailako finala Sunbillan jokatu zuten, eta han Etxeberria eta Leonet oiartzuarrek bost tanto egin zituzten Sanchez eta Antimasberesen kontra.
Gazte Mailakoan alde txikiagoa egon zen, markagailuari dagokionez (18-10). Aranburu eta Aburuza oiartzuarrek ezin izan Peso eta Petite II.ak osatutako bikotearekin.
Gainontzeko hamazazpi partidei dagokienez, balantze positiboa lortu zuten oiartzuarrek: bederatzitan nagusitu ziren. Norgehiagoka horietatik lau izan ziren txapelketaren bateko bigarren fasekoak, eta gainontzeko guztiak lehenengo fasekoak izan ziren. Emaitza guztiak ikusteko, egin klik hemen.