Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ekitaldi interesgarriz dator V. Kirol Astea, larunbatetik aurrera

Ostiralean hasiko da. Pou anaien filma, 'Cholitas' dokumentala, Zigor Iturrieta eta Ander Iñarraren sukaldaritza tailerra eta Kirol Saria izango dira plater nagusiak.

pou anaiak Pou anaien 'Abentura bertikalak Artikoan' ikusteko aukera egongo da astelehenean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/02/25

Datorren larunbatean hasiko da Oiartzungo V. Kirol Astea. Kirola edota jarduera fisikoa erdigunean jarriko dute udalaren Kirol Sailak eta Kirolaisik, astebetez. Horretarako ekitaldi interesgarri ugari antolatu dituzte, gizarteko talde guztiei zuzenduta. Aurten hogei ekitaldi izango dira, guztiak dohainik.

Kirol Astea antolatzeko orduan, udalaren Kirol Sailak eta Kirolaisik herriko eragile ugariren laguntza jasotzen dute. Horiei eskerrak eman dizkiete: Abaraxka ludoteka; Abittu; BPXport; Elizaldetarrak Judo Elkartea; Gazte Izanak; Girizia Mendi Taldea; Haurtzaro Atletismo Taldea; Honbu Kenpo Kai; Intxixu Trail; Labore Oarso; Mindara; Oiartzun Kirol Elkartea; OTXE; Tximeleta elkartea eta Txost.

Alain Isasari aitortza

Orain dela egun batzuk iragarri zutenez, Alain Isasa kenpo kaiko borrokalariari emango diote bosgarren Kirol Saria. Martxoaren 6an —ostirala— izango da, 19:00etan hasiko den ekitaldian.

Isasari bere emaitzak aitortu nahi dizkiote, egun munduko txapeldun baita bi modalitatetan. Horrez gain, herrian egiten duen lana ere aintzatetsi nahi dute: haurrei irakasten die Honbu elkartean.

Ohikoa izaten den bezala, mahai ingurua egingo dute Kirol Saria banatu ondoren. Isasak berak hartuko du parte, eta berarekin batera Udane Arbelaitz eta Udane Loidi sokatiralariak arituko dira. Munduko Txapelketatik dominekin itzuli berri dira Beti Gazte taldeko bi kirolari oiartzuarrak.

Egitaraua

Hilak 29, larunbata

  • 16:00etan: Palako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa (Haurtzaro Ikastolan).
  • 16:00etan: Eskalada, zirku tailerra eta saskibaloiko 3×3 txapelketa (Elorsoro kiroldegian).

Martxoak 1, igandea

  • 12:30ean: Futbol egokitua (Karla Lekuona futbol zelaian).

Martxoak 2, astelehena

  • 16:30: Antzinako jolasak (Abaraxka ludotekan).
  • 19:15: Abentura bertikalak Artikoan, Pou anaiak (udaletxeko areto nagusian).

Martxoak 3, asteartea

  • 10:00etan eta 16:00etan: Tipi-tapa ibilaldia (Alkartetxetik).
  • 18:00etan: Borroka erakustaldia (Madalensoron).
  • 18:30ean: Cholitas dokumentala eta, Nebula eta Harria Herria film laburren emanaldia (udaletxeko areto nagusian).

Martxoak 4, asteazkena

  • 16:45ean: Gimnasia erritmiko erakustaldia (Haurtzaro Ikastolan).
  • 18:00etan: Mendi lasterketa haurrentzat (Haurtzaro Ikastolatik).

Martxoak 5, osteguna

  • 11:00etan: Erorketa tailerra (Alkartetxean).
  • 16:45ean: Hip-hop emanaldia (Elizalde Herri Eskolan).
  • 18:00etan: Kirol-elikadura sukaldaritza tailerra, Zigor Iturrieta eta Ander Iñarrarekin (Labore Oarsoren egoitzan).

Martxoak 6, ostirala

  • 19:00etan: Kirol Saria (Alain Isasa) eta Kirol Mahaia.

Martxoak 7, larunbata

  • 09:00etan: Intxixu Traileko ibilbidea ezagutzeko saioa (Uztapide plazan).
  • 09:00etan: Eskola Kirola: BTT (Txaran).
  • 16:00etan: Eskola Pilota (Haurtzaro Ikastolan).
  • 16:00etan: Xistera topaketa (Beheko plazan eta Madalensoron).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.