[Bideoak eta galeria] Trapujaleren patua ez da aldatu: sutara
Trapujale epaitu zuten atzo arratsean Lezon. Inauterien bukaerako ekitaldian, herriko pertsonaiak sutan bukatu zuen berriz ere.
Ostegunetik Lezon inauteri giroan izan ondoren, Trapujalek berriz ere sutan bukatu zuen atzo. Marinazkanek eta zirikuek egindako akusazioek, herritarren iritziak baino indar gehiago izan zuten atzokoan ere bai: zazpi ardi hil eta jateagatik akusatu zuten Trapujale, eta horregatik, herio bidaiaren ondoren, erre egin zuten atzo arratsean. Epailearen jarrera zalantzazkoa izan zen. Ez zituen herritarren lekukotasunak entzun, eta akabo.
Beraz, atzoko Trapujaleren epaiketarekin Lezoko inauteriak bukatu dira. Oparoak izan dira, atzo izan ezik eguraldiak ere bai lagundu duelako, asko gainera.
Hurrengo urtean itzuliko dela agindu zuen, erre eta gero, Trapujaleren izpirituak. Hala bedi. Bien bitartean, Trapujaleren gorputzak emandakoekin otartekoa jan zuten haurrek. Gaitzerdi.
Jarraian, atzoko epaiketaren bi bideo eta irudi galeria.