[Galeria] Sardinaren ehorzketan, jolas gutxi
Errenteria-Oreretako inauteriak bukatzeko sardinaren ehorzketaren ekitaldia egin zuten atzo. Serio arraio egin zuen bidea segizioak.
Atzo bukatu ziren Errenteriako inauteriak, sardinaren ehorzketarekin. Ereintzak antolatutako ekitaldian jolas gutxi. Beltza nagusi. Ehorzketaren segizioan txantxa gutxi ere bai. Danbor hots irmoak, malkoak, aurpegi serioak eta giro umela. Tira, segizioko kideekin photocall-a izan zen, eta ekitaldia bukatzeko bertsoa ere bai. Baina hortik harago, jolasik ez. Bukatu dira inauteriak.
Jarraian, ehorzketaren hainbat irudi, Carrerak HITZAri emandakoak.