Heltak erakusketa egingo du Ikasle Gelan, datorren astean

Ikastaroan zehar egindako eskulanak erakutsiko dituzte. Hori dela eta, Ikasle Gela itxita egongo da bihartik hasi eta martxoaren 7ra arte.

helta erakusketa

Heltak publiko egingo du ikasturtean egiten duena.

Oiartzungo Helduen Tailerrak erakusketa prestatu du datorren asterako. Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan ikusteko aukera egongo da. Ikasturtean zehar egindako eskulanak erakutsiko dituzte.

Erakusketaren ondorioz, Ikasle Gela itxita egongo da bihartik hasi eta martxoaren 7ra arte.

Liburutegiko arduradunek jakinarazi dutenez, bihar —hilak 28— normaltasunez erabili ahal izango da. Martxoaren 8an irekiko dute berriz ere, ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.