55 emakumek hartu dute parte Lilatoian, Haurtzaroren taldearekin
5.573 emakumek hartu dute parte Donostiako lasterketan. Haurtzaro Ikastolako taldeak lasterketaren ia %1a jarri du.
Festa, aldarrikapen eta gorputza mugitzeko goiza izan zen atzokoa Donostian. Lilatoiaren 31. ekitaldia egin zuten atzo, eta bertan 5.573 emakumek hartu zuten parte.
Haurtzaro Ikastolak lasterkarien ia %1 jarri zuen: Oiartzungo ikastolak deituta, 55 emakumek jantzi zuten elastiko urdina, ia ikastolak dituen urteak adina. Bertako ikasle, guraso, guraso ohi eta langileak izan ziren taldea osatu zutenak.
Helmugara bakoitza bere aldetik iritsi zen —hemen ikus daiteke sailkapen osoa—, baina talde argazkia helarazi digute. Garrantzitsuena denek batera aurrerapausoak ematea delako.