Soinu zahar eta aurresku txapelketa egin dute Oiartzunen
Elizalde Dantza Taldeak antolatzen duen urteroko dantza ekitaldia egin dute Elorsoro kiroldegian. Emaitzarekin pozik daude antolatzaileak.
Elizalde Dantza Taldeak antolatuta, atzo goizean egin zuten Soinu Zahar eta Aurresku kanporaketa. Antolatzaileak pozik daude Elorsoro kiroldegiko saioarekin, bertan parte hartu zuten neska-mutilek gogoa handia erakutsi baitzuten.
Poza barnean izango dutenak postu onenak lortu zituztenak izango dira: Mikel Esnaola, Mattin Etxebeste, Irene Arozena, Maren Goia, Ihintza Campiña eta Olatz Azkue. Beraiek izan ziren protagonista.
Elizalde Herri Eskolak Irene Arozena zoriondu nahi izan du, ikastetxeko kidea delako. Horrela jarraitzeko eskatu diote.