Abaraxka Kantuz egingo dute ostegunean
Oiartzungo udal ludotekak eta Soinueneak saioa prestatu dute hileko lehenengo ostegunerako. Eskariak egin daitezke.
Abaraxka udal ludotekak eta Soinuenea Fundazioak zita dute hilabeteko lehen ostegunetan. Abaraxka Kantuz egin ohi dute, haurrei abestiak transmititzeko asmoz.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gustuko abestiak eska daitezke. Saioa 17:00etan hasiko da, ludotekan bertan.