Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Bakean dagoena bakean utzi' umore ikuskizunak 100. aldiz taularatuko dute

Mirari Martiarena oiartzuarrak eta Idoia Torregarai 2018tik dabiltza ikuskizuna Euskal Herrian oholtzaz oholtza eramaten. Udazkenerako, saio berria.

bakean dagoena bakean utzi
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/03/03

bakean dagoena bakean utziBadira ia bi urte Mirari Martiarena oiartzuarra eta Idoia Torregarai usurbildarra Bakean dagoena bakean utzi umore ikuskizuna taularatzen hasi zirenetik. Lankuk ekoiztua da. Hurrengo asteazkenean —hilak 11— 100. emanaldia eskainiko dute Bilboko Kafe Antzokian, 16:30etik aurrera.

Martiarena eta Torregaraik aitortzen dute bilatzen dutena dela, hain zuzen ere, izenburuak adierazten duenaren kontrakoa. “Izan ere, gauza batzuk ez badituzu astintzen ez dira aldatzen, eta horixe la lortu nahi duguna, aldaketa bat. Emakumeok umorea egin dezakegula frogatu nahi dugu alde batetik, oraindik ere gizonezkoen mundua baita hau eta aurreiritzi asko baitago”, esan dute.

Umorearen bitartez gai zehatz batzuk jorratu nahi izan dituzte: gorputzak, amatasuna, parranda, hilekoa… “Umorea kritika egiteko eta gauzak iraultzeko oso tresna eraginkorra da, eta hori baliatu nahi dugu barrearen bidez hausnarketa sustatzeko ere”, zehaztu dute.

Argi utzi nahi izan dute gizonentzako ere badela ikuskizuna, emakumeen kontuekin —”gure gauzekin”— barre egin dezaketela ikus dezaten. Eta hori bai: guztia euskaraz.

“Ametsa betetzen”

Oholtza asko zapaldu arren, ez dute ilusiorik galdu. “Bakean Dagoena opari bat izan da gu biontzat. Aspaldidanik egin nahi genuen elkarrekin umorearekin lotutako zerbait eta bi urteren ondoren amets bat betetzen ari garela esan dezakegu. Jende aurrean jartzen garen aldiro gozatzen dugu, egin nahi duguna egiten ari garelako, gozatu egiten dugulako eta jendearen erantzuna zoragarria izaten ari delako”, esan dute.

Emanaldi bakoitza ezberdina dela ziurtatzen dute, eta horrek inprobisatzeko aukera ematen duela zehaztu dute Martiarena eta Torregaraik. Lankurentzako esker oneko hitzak izan dituzte, beraiena bertsolaritza purua ez izan arren, haien aldeko apustua egin dute.

Udazkenerako beste lan bat prestatzen ari direla iragarri dute. Bakarrizketen formatuarekin oso gustura daudela ziurtatu dute, eta ildo horretan joango da datorrena. “Gure gaiak” landuko dituztela adierazi dute, eta Bakean dagoena bakean utzi-rekin izan duten poza errepikatzeko asmoz daudela jakinarazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.