Oiartzungo lau bikote, kanporaketetarako sailkatuta
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian hamar partida jokatu dituzte. Oiartzuarrek hiru partidetan jokatu zuten, eta hiruretan irabazi.
Odriozola II, Odriozola I, Martin Maiz epailea eta Bereziartua eta Markos. Makurtuta, Izkierdo, Bengoetxea, Mitxelena eta Luarizaierdi. Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko kanporaketak pixkanaka argi geratzen ari da. Bertan izango dira Oiartzungo lau bikote: Flores – Vela; Hernandez – Suspe; Ortega – Roteta eta Markos – Bereziartua (Hirugarren Mailan) eta Mitxelena — Ormaetxea (Bigarren Mailan).
Datorren asteburuan erabakiko da oiartzuar sorta horri beste bi oiartzuarrek lagunduko dieten fase horretan. Bidegainek eta Egialdek —bakoitzak bere bikotekidearekin— jokatuko dute asteburuan. Irabazten badute, aurrera egingo dute.
Asteburuari dagokionez, sorpresa bat egon da. Txapelketa askotan irabazi duten Ramos eta Zubimendi 12 tantotan gelditu ziren. Jokatu zuten oiartzuarrek irabazi egin zituzten beren partidak (letra nabarmenduan).
Honakoak izan ziren emaitza guztiak:
Lehen Maila
- Ramos — Zubimendi / Zabala — Elizondo: 12-25.
Bigarren Maila
- Garbisu — Martinez / Beristain — Arteaga: 25-21.
- Mitxelena — Luarizaierdi / Izkierdo — Bengoetxea: 25-13.
- Barbulo — Aranjuelo / Luixa — Luluaga: 21-25.
- Ormazabal — Muñoa / Atxotegi — Gallastegi: 25-24.
Hirugarren Maila
- Odriozola — Odriozola / Bereziartua — Markos: 23-35.
- Hernandez — Suspe / Mikela — Zelaia: 25-18.
- Egialde — Garmendia / Etxabe — Uribarri: 16-25.
- Urteaga — Elizari / Unsuain — Fierro: 17-25.
- Landa —Zubiri / Lizarazu — Zubeldia: 25-24.
