Indar handiz hasiko da Lesoinu
Lesoinu bihar (osteguna) hasiko da. Asteburu honetarako goi mailako musikariek emanaldiak emango dituzte Gezala Auditoriumean.
Bihar, osteguna, hasiko da Lesoinuren 2020ko ekitaldia, hogeita hamalaugarrena. Batura zikloaren barruko emanaldia izango da Lezoko Aste Pegagikoaren estreinaldiko izarra, Josu Okiñena piano jotzaile lezoarraren eta Alexandre Da Silva biolin jotzaile quebectarraren eskutik. Osteguneko emanaldia, datozen egunetako besteak bezala, 19:00etan da Gezala Auditoriumean (8 euro). Besteak beste, Tomas Garbizu lezoarraren Kontzertu magikoa jendartera zabalduko dute goi mailako bi musikariek.
Ostiralean (19:00etan, Gezalan, 8 euro), Rock Classical Trioren txanda. Joaquin Taboadad, Igor Saenz eta Iker Bengoetxea dira hirukoaren partaide, eta musikam klasikoa rock doinuekin uztartzen dituzte.
Larunbateank, Korkortu taldearen txanda (19:00etan, Gezalan, doan), Iruñeko taldeak konboen kontzertua emango du, jazz doinuak landuz.
Martxoaren 8an, igandearekin, emakumeen kontzertua Gezalan (19:00, doan). Gure lau urtaroak kontzertua emango du Belharra hirukoteak: emakume baten bizitzako lau etapa garrantzitsuenak oinarri izango dituen kontzertua eskainiko dute. Emanaldi honi Javier Sistiaga eta Maialen Agirresaroberen kolaborazioa gehituko zaizkio, gainera. Lehenengoak ahotsa jarriko die Elvira Sastre, Rosa Berbel, Marta Navarro eta Gabriel Celayaren olerkiei eta bigarrenak emakumeen akuarelak jarriko ditu ikusgai.
Sarrera erosi behar diren emanaldietan, aldez aurretik eros daitezke tiketak. Hemendik.