[Galeria] Kirol Astea ekuadorrera iritsia da, arrakastatsu
Larunbatera arte kirola erdigunean egongo da Oiartzunen. Hainbat ekitaldi egin dituzte, eta jende askok hartu du parte. Horrela izaten jarraitzea nahi dute.
Oiartzungo bosgarren Kirol Astea egiten ari dira egunotan. Aurtengo ekitaldia gaur iritsi da erdira, eta orain arteko ekitaldiak oso jendetsuak izan dira. Larunbatean egin zen zirku tailerrean, Pou anaien dokumental eta solasaldian, zein Mendi Film Festibalean saritutako filmen emanaldian jende asko bildu da.
Gaur arratsaldean gehienbat haurrei zuzendutako saioak egingo dituzte. Bihar goizean pertsona zaharrenei zuzendutako ekitaldia egingo dute. Arratsalderako bi ekitaldi erabat ezberdin programatu dituzte: hip-hop erakustaldia eta kirol sukaldaritza saioa.
- Ostiralean Alain Isasak Kirol Saria jasoko du, eta ondoren mahai-inguru batean parte hartuko du, Udane Arbelaitz eta Udane Loidi sokatiralariekin batera. Larunbaterako ekitaldi sorta polita antolatu dituzte. Honakoa da gelditzen diren ekitaldien egitaraua (argazkiak, behean; udalarenak eta Mindararenak dira):
Martxoak 4, asteazkena
- 16:45ean: Gimnasia erritmiko erakustaldia (Haurtzaro Ikastolan).
- 18:00etan: Mendi lasterketa haurrentzat (Haurtzaro Ikastolatik).
Martxoak 5, osteguna
- 11:00etan: Erorketa tailerra (Alkartetxean).
- 16:45ean: Hip-hop emanaldia (Elizalde Herri Eskolan).
- 18:00etan: Kirol-elikadura sukaldaritza tailerra, Zigor Iturrieta eta Ander Iñarrarekin (Labore Oarsoren egoitzan).
Martxoak 6, ostirala
- 19:00etan: Kirol Saria (Alain Isasa) eta Kirol Mahaia.
Martxoak 7, larunbata
- 09:00etan: Intxixu Traileko ibilbidea ezagutzeko saioa (Uztapide plazan). 12:00etan irekiko da izena emateko epea.
- 09:00etan: Eskola Kirola: BTT (Txaran).
- 16:00etan: Eskola Pilota (Haurtzaro Ikastolan).
- 16:00etan: Xistera topaketa (Beheko plazan eta Madalensoron).