Los Winters, bihar gauean De Cyne Reynan
Johnny Wintersen omenezko taldeak joko du ostiral gauean, Errenteria-Oreretako zumardiko tabernan.
Gaur gauean Los Winters taldeak joko du De Cyne Reyna tabernan. Johnny Winters gitarra jotzaile mitikoa izandakoaren omenezko taldea da, Kpow Alburquerque gitarrrista buru duena. Hogei urte baino gehiago daramatza oholtzaz oholtza, Ñaco Goñi, Bluescavidas edo Bebe bezalako artistekin.
Alburquerquerekin batera Whisky Tren taldekoak arituko dira. Talde hori Edu Manazas laguntzen dabil azken hamalau urtean. Pino Sambataro bateria joleak, Oskar Gonzalez gitarristak eta Phineas Sanchez baxu jotzaileak osatzen dute.
Whisky Tren taldeak Johnny Winters beraren aurretik jo zuen Tabaco Blues Festivalen, 2007an. 2014an abiarazi zuten Wintersen omenezko taldea, gitarrista hil zen urte berean.
Kontzertua 23:00etan hasiko da, eta beti bezala, doan izango da. Taldearen izenak dioenaren kontra, ziur kontzertu beroa izango dela.