'Oiartzun 2020' urtekarirako lanak bidal daitezke
Urtekarian testuak argitaratu nahi dituzten egile eta elkarteek gaurtik maiatzaren 1a arte bidali ditzakete euren lanak.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Oiartzun 2020 urtekarian testuak argitaratu nahi dituzten egile eta elkarteek gaurtik maiatzaren 1a arte bidali ditzakete euren lanak.
Idazlanek gehienez bi orrialde eta bi argazki izango dituzte. Gaia dela eta espazio gehiago behar izanez gero, Urtekari Batzordeko kideekin harremanetan jarri beharko dute egileek. Hauek baloratuko dute idazlanari toki gehiago ematea interesgarria ote den.
Lan guztiak Kultura Sailaren helbide elektronikora bidali behar dira.