Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Begirada more bat depresioari

Maria Zapatak depresioa ikertu du, antropologia eta feminismotik. Depresioa pairatzen dutenen bi herenak emakumeak dira, eta genero arrazoiak aztertu dituzte.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/03/06

Maria Zapata ikerlariak aitortu duenez, ez da ohikoa depresioa ikuspuntu antropologiko batetik ikertzea. Berak, hala ere, horrela egin du: iaz aurkeztu zuen tesia EHUn. Bertan jasotakoari errepasoa eman zion duela aste pare bat Oiartzunen, buru gaixotasunak feminismotik jorratu zituzten jardunaldietan.
Ondorioak atera baino, depresioa hain feminizatua egoteak zerk eragiten duen aztertu du Zapatak. Horretarako, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zein Kataluniako gizon-emakumeak elkarrizketatu zituen. «Zergatik eragiten die gehiago emakumeei? Sistema heteropatriarkal batean bizi garelako», ebatzi du Zapatak.

Arrazoi estrukturalaren azpian egunerokoan gertatzen diren hainbat faktore zerrendatu ditu, emakumeei gehiago eragiten dietenak: «Zaintza lanetako gainkarga; lan prekarietatea; pobretzea; indarkeria matxista (bortxaketak, tratu txarrak, mehatxuak)… Hori guztia gizonek gutxiago pairatzen dute, eta sufrimendu hori depresioan bilakatzen da». Azaldu duenez, faktore askok bat egiteak ahalbidetzen dute buru gaixotasuna agertzea.

Bere ikerketaren arabera, kasuen %95ari irtenbide farmakologikoa ematen zaie: psikofarmakoak errezetatzen dituzte. Psikoterapia eskaintzen dutenak gutxi dira.

«Irtenbide farmakologikoa askoz merkeagoa da, eta industriaren lobbya oso indartsua da. Osasun publikoarentzako Tratamendua da», gaineratu du. Nabarmendu duenez, antsiolitikoak eta antidepresiboak dira familia medikuek errezeta ditzaketen bakarrak.

Subjektu buruaskia
Zapataren iritziz, gaur egun gauzak gehiegi medikalizatzeko joera dago. «Gure sufrimendua gehiegi medikalizatzen dugu garai hauetan. Depresioak dolu garaien antza handia dauka: norbait galtzen denean, desamodioa edo gaixotasun fisiko bat dugunean pasatzen dugun egoeraren antzekoa da. Kontua da depresioa luzatu eta larriagotu egiten dela». Adibide batekin islatu du: norbait alarguntzen denean, sendagilearengana joan daiteke, eta han antsiolitikoak jaso ditzake, dolua pasatu behar den egoera bat denean.

Depresiora eramaten duen beste faktoreetako bat da duela hamarkada batzuk gizarteak sortu zuen subjektuarena: «Subjektu horrek beti egon behar du prest; buruaskia izan behar du; inor inguruan eduki gabe edozer aurrera eramateko gai izan behar du… Ezin duzu zure sufrimendua erakutsi, ahultasun baten seinale izan daitekeelako. Hori guztia, errealitatean, gezurra da: batak bestearen babesaren beharra dauka; autonomo izan gaitezke, baina ez buruaski; minak partekatu behar ditugu, bestela mina bikoizten da».

Ikerketan gaixotasuna bera ikertzeaz gain, errekuperazioa ere kontuan hartu du Zapatak. Nabarmendu du depresiotik errekupera daitekeela, eta hori erakutsi diotela elkarrizketatu dituen pertsonek. Sendatzeko zein estrategia erabili dituzten jaso ditu. Depresioa indibiduala ez dela esan du, kolektiboa baizik. «Protagonista nagusia pertsona bakarra izan daiteke, baina ikerketan parte hartu zuen pertsona batek esan zidanez, bakarrik ezin zara atera».

Ikerketan parte hartu dutenen sendatzeko teknikak jaso ditu Zapatak

Depresioa sendatzeko bidean, hiru irtenbide tipifikatu ditu Zapatak. Alde batetik, botikak. Esan duenez, psikofarmakoak baliagarriak izan daitezke, baina kritikatzen du irtenbide bakar gisa eskaintzen dituztela. «Batzuentzako», zehaztu du, «oztopo bat izan daitezke sendagai horiek». Bestalde, psikoterapia dago. Ikerlariaren esanetan, depresioa pairatzen dutenei mesede egiten die.

Azkenik, osasun publikoak eskaintzen dituen irtenbideetatik harago, paziente bakoitzak bere aldetik bilatzen dituenak ikusi ditu ikerketan. Azaldu duenez, depresioa jasan dutenek gorputza erabiltzen dute sendatze bide horretan. Ezinbestekotzat jo du: «Elkarrizketatu guztiek gorputzarekin zerikusia duten jardueran jarri zituzten martxan: kirola egin; artisautza edota artea —abestu, dantza egin…— egiten hastea; new age jarduerak (pilates, yoga); sexu harremanak edukitzea; beste pertsonekin hitz egin edo komunikatzea; dutxatzea; makillatzea, txangoak egitera joatea… Gauza asko, pertsona bere gorputzarekin konektatuko dutenak».

Horrez gain, hurkoaren laguntza beharrezkoa da: «Bikotekideak, senideek, lankideek, auzokideek… Horiek denek laguntza ematen digute, batzuek informatiboki bada ere. Adibidez: ‘Joga eskolara joango naiz, zergatik ez zara nirekin etorriko?’. Logistikoki ere bai: lau hilabete daramatzazu lanik egin gabe, eta ezin baduzu etxebizitza ordaindu, beste batek ordaintzen dizu; edo zure haurrak zaintzen dituzte».

Azkenik, babes emozionala dago: depresioa jasaten ari dena animatzea, egunero telefonoz hots egitea… «Horrek argi eta garbi uzten du ez garela buruaskiak. Elkar zaindu behar dugu lehiakortasuna sustatzen den mundu honetan».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.