Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kukairen 'Gauekoak' ikuskizunak bost hautagaitza lortu ditu Max Sarietarako

Honakoa kategorietan izendatu dute Kukai dantza konpainia: Gizon dantzaririk onena, diseinu onena, ikuskizun onena, koreografiarik onena eta musika konposizio onena.

kukai dantza gauekoak 'Gauekoak' lanaren entsegua, estreinatu baino lehen.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2020/03/06

Azken urteetan Max Saria eta Kukai eskutik helduta doazen bi kontzeptu dira, lan onaren seinale. Atzo jakinarazi zituzten zeintzuk diren 2020ko Max Sarietarako hautagaiak. Errenteria-Oreretako dantza konpainiak bost hautagaitza jaso ditu Gauekoak lanagatik. Hemeretzi kategoriatan banatzen dira Max Sariak.

Ikuskizun onenaren sari potoloarentzako hautagaiak dira Kukaikoak. Horrez gain, Jon Mayak gizonezko dantzari onenaren kategorian izendapena jaso du, oholtzara bueltatu duen ikuskizunarekin.

Obra ontzen aritu den beste errenteriar batek —Arkaitz Minerrek— hautagaitza jaso du musika konposizio onenarengatik, Luis Miguel Cobo eta Xabier Bandinirekin sortutako lanarengatik.

Sharon Fridman, Cesc Gelabert, Israel Galvan eta Jon Maya berak osatutako koreografiak aukerak ditu antifazdun sagarraren estatuatxoa jasotzeko. Bosgarren —baina ez okerren— hautagaitza Fernando Bernuesentzako da, espazioa eszenikoaren diseinuagatik.

Max saridunak nor izango diren ekainaren 29an jakinaraziko dute, Malagako (Andaluzia) Cervantes antzokian. Sari banaketa egingo den 23. aldia izango da. Iaz bi hautagaitza jaso zituzten Erritu lanarengatik, eta batean nagusitu ziren: koreografia onenaren kategorian (Sharon Fridmanek egin zuen).

Azarotik oholtzetan

Gauekoak ikuskizuna abenduaren lehen egunean estreinatu zuten, Hondarribian. Urtarrilean ere taularatu zuten Kukairen etxea den Niessen kulturgunean.

Mayak azaroan Hitzari adierazi zionez, orain arteko obrarik ezberdinena da, hausnarketa pertsonal eta intimo batetik baitator sorkuntza.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.