Oiartzungo mutilek garaipenaren bidea aurkitu dute
Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen talde nagusiak garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan. Saskibaloiko bi taldeek irabazi dute, baita areto futboleko nagusiak ere.
Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen talde nagusiak hiru puntuak poltsikoratu ditu aspaldiko partez. Pasa den asteburuko berdinketarekin batera, zulotik ateratzeko inertzia has daiteke. Jokatu duten beste bi futbol taldeek ezin izan dute punturik urratu.
Saskibaloian, bi taldeek beren partidak irabazi dituzte, eta areto futbolean aurkia eta ifrentzua. Talde nagusiak bere partida irabazi eta lider jarraitzen du.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Oiartzun — Urola: 3-0.
Emakumeen Lehen Nazionala
- Oiartzun Antiguokok jokatzen duen liga datorren asteburuan bueltatuko da.
Gizonen Erregional Preferentea
- Astigarragako Mundarro — Oiartzun: 1-0.
Emakumeen Euskal Liga
- Reala B — Oiartzun Intxaurdi: 2-0.
Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea.
- Oiartzun Intxaurdik atsedena izango du asteburu honetan.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun — Aurrera: 5-3.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Donipari — Miren Taberna OKE: 3-2.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunak — Donostiako Atletiko: 75-68.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Elorri-Aldapa — Oiartzungo Saskilagunak: 32-28.
