Koronabirusaren aurrean gomendioak eman ditu udalak
Udal langileentzat enpresa medikuntza zerbitzuaren bitartez protokoloa ezarri duela jakinarazi du udalak, bestalde, koronabirusa prebenitzeko.
COVID-19 Koronabirusaren aurrean zein neurri hartu behar diren gogorarazi eta hainbat gomendio eman ditu Errenteriako Udalak. Hala, babesteko zer egin behar den, eta sintomak daudenean nola jokatu behar den jakiteko Osakidetzak emandako gomendioak gogorarazi ditu. Hemen gomendio horiek.
Koronabirusaren sintoma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira, kasu gehienak sukarra duen arnas infekzio bati dagozkio. Larritasun handiagoko kasu batuk egon daitezke, oso gutxitan infekzioak pneumonia eragin dezake. Kasu horietan osasun zentrora ez joateko eskatu dute, eta horren ordez, 900 20 30 50 telefono zenbakira deitzeko.
Informazio gehiago, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren web orrian eskura daiteke.
Udal langileentzat enpresa medikuntza zerbitzuaren bitartez protokoloa ezarri duela jakinarazi du udalak, bestalde, koronabirusa prebenitzeko. Bertan, barne lanerako zein herritarren arretarako neurriak jaso dituztela jakinarazi du udalak.