Bertan behera geratu da 'Eskubidean' jardunaldia
Koronabirusari aurre egiteko neurri prebentibo gisa, bihar antolatzekoak ziren I. 'Eskubidean' Jardunaldia bertan behera gelditzea erabaki du Pasaiako Udalak.
Bihar egitekoak ziren I. Eskubidean jardunaldia bertan behera gelditu da, Covid 19 gaitzaren hedapena eteteko neurri prebentibo gisa. Dena dela, jardunaldia aurrerago antolatuko dela ziurtatu du Pasaiako Udalak. Eskubidean proiektuak ahotsa eman die Pasaiako gazteei etorkizunean gazte aktibo eta parte hartzaile izan daitezen. Egoerak ahalbidetzen duenean, egitasmo parte hartzaileen berri emango dute gazteek.