Erretirodunen egoitzak itxi dituzte koronabirusari aurre egiteko neurri prebentibo gisa
Covid 19 gaitzaren hedapenik ez emateko, erretirodunen egoitzak ixteko eta horiekin zerikusia duten ekintza guztiak bertan behera gelditzeko agindua eman du Eusko Jaurlaritzak.
Pasaiako Udalak jakinarazi berri duenez, herriko erretirodunen egoitzak eta Elizgain eguneko arreta-zentroa itxi dituzte eta horiekin zerikusia duten ekintza guztiak. bertan behera gelditu dira. Eusko Jaurlaritzaren agindua izan da, Koronabirusaren hedatzea eteteko neurri prebentibo gisa. Izan ere, adineko pertsonak, kolektibo zaurgarrienen artean dago.
Hortaz, agindu berri bat jaso arte, egoitzak itxita izango dira eta ez da inongo ekintzarik antolatuko. Era berean, Pasaia Musikalek adinekoei eskaintzen dizkien talde ekintzak ere, bertan behera geldituko dira.