Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kirol entrenamenduak... etxeko salako pareten artean

Udane Loidi eta Udane Arbelaitz sokatiralariek zein Hodei Lujanbio lasterkariak egun hauek nola bizitzen ari diren kontatu dute, entrenamendu saio ohikoetatik at.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/03/17

Koarentenak iraun bitartean gomendatzen duten gauzetako bat ariketa fisikoak egitea da. Horretara ohitura daude Hodei Lujanbio Intxixu Trail taldeko lasterkaria, eta Udane Loidi eta Udane Arbelaitz Beti Gazteko sokatiralariak. Baina, igandetik aurrera, etxean egin beharko dute ariketa.

hodei lujanbioMendian zehar kilometroak irenstea ohituta dago Lujanbio. Orain dela bi asteburu Lesakako mendi proban gailendu zen; bere aurreneko aldia izan zen. Pasa den larunbatean zapaldu zuen mendia azkeneko aldiz, eta ordutik etxera moldatu behar izan du. “Ariketak egiteko aukera badut, eta makina pare bat baditut eskura, eliptika bat eta zinta ttiki bat. Alde horretatik, ez da berdina lasterka ibiltzea hemen barruan ala kanpoan. Baina tira, behintzat lasterka pixka bat egin dezaket, eta zinta eta eliptikarekin ariketak egiten ditut arnasketarako eta”, esan du Lujanbiok.

Onartu du ez dela gauza bera kalera (mendira, zehazki) irten eta etxean aritzea, baina konformatzea besterik ez zaio geratzen. Aurtengo denboraldiko helburua ederki finkatuta dauka: ekainean egitekoa den Euskal Herriko Mendi Erronka: 67 kilometroko zeharkaldia da. 

Etxean prestatu behar izatearekin batera, zalantzak agertu zaizkio: “Mendian entrenamendu luzeak egitea, edo zintan egitea… Ez dakit nola moldatuko naizen. Zintan pila bat aspertzen naiz, egia esan”. Hala ere, mundu guztia egoera berean dago, eta halamoduz moldatu beharko dira denak. “Uste dut, gainera, orain arte kirolik egiten ez zuen jendea bera ere hasi dela etxean ariketak egiten”, gehitu du lasterkariak. 

Kuriosoa dirudien arren, gauza berriak ere ikasten ari da. Adibidez, ikusi du badirela lasterkariak sotoko eskilaretan gora eta behera lasterka ari direnak. Aitortu du berak ez duela oraindik probatu, baina ez du aukera hori alde batera utzi…

Euskal Herriko Mendi Erronka urrun ikusten du oraindik, eta Leitzako lasterketaren antolakuntzak ez du erabakirik hartu. “Nahiko urruti dago oraindik. Gerturatu ahala, eta egoerak orain bezala segituko balu, pentsatzen dut horiek ere atzeratu edo suspenditu beharko dutela”, zehaztu du. Martxoko eta apirileko lasterketak jada atzeratu dituzte. Edozer gauza gertatzen dela ere, entrenatzen jarraituko du. “Oraindik koarentenarekin gaude, eta urruti dago. Iritsiko da eguna”.

Maila fisikoa mantendu

Denboraldiko helburua pasa dute Udane Loidi eta Udane Arbelaitzek. Beti Gazte Lesakako taldean aritu dira, eta duela aste gutxi batzuk lortu zuten Irlandan jokatutako munduko txapelketatik brontzezko domina ekartzea.

“Alde horretatik”, esan du Arbelaitzek, “zortea izan dugu. Munduko txapelketaren ondoren, atsedenaldirako tartea hartu genuen, eta aurreko astean hasi ginen entrenatzen. Ostegunean zalantzatan egon ginen, eta entrenamendua alde batera uztea erabaki genuen”. 

Esan duenez, etxean ez du erremintarik sokan entrenatzeko. Loidik berretsi du: “Ezinezkoa da frontoian entrenatzen dugun bezala etxean entrenatzea, ez dugulako ez sokarik, ez polearik, ez ezer”. Beren helburua maila fisikoa mantentzen lagunduko dien ariketak egitea da. Horretarako errezeta badu Loidik: “Jendea erabiltzen ari den aplikazio horiek, edo aurretik genekizkien ariketak, edo bizikleta estatikoan ibili…”. Hori bai, onartu dute horrela ezin dutela alde teknikoa landu.

udane

Udane Arbelaitz eta Udane Loidi, Oiartzun Irratia bisitatu zutenean.

Sentsazio arraroa bizi duela esan du Arbelaitzek, “jende guztiak bezala”. Ez da eroso sentitzen etxe barruan entrenatzen, badakielako ezin duela atera.

Loidi saiatzen da ariketak denborapasa moduan hartzen: “Ariketak, entrenamendu modu bezala baino, entretenitzeko modu bezala egiten ditugu. Oso mugatuta gaude, eta nik, pertsonalki behintzat, ez aspertzeko eta denbora azkarrago pasatzeko egiten dut”.

Loidik gaineratu duenez, badu enklaustratze sentsatzioa, denek bezala. “Eta pertsona fisikoki aktiboa bazara, are eta okerrago pasatzen duzu”, zehaztu du Loidik.

Etorkizun hurbilean duten helburua Nafarroako Txapelketa da. “Gainontzeko taldeak gure egoera berdinean egongo dira, eta orduan, Nafarroako Federazioak hartu beharko duela erabakiren bat”, esan dute. Uste dute txapelketa atzeratu beharko litzatekeela, baina oraindik ez dakite ezer.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.