Oiartzun Aurreak bloga sortu du, gomendio eta informazioa helarazteko
Larrialdi egoeran sortutako herrigintza mugimendua da Oiartzun Aurrea. Aisialdirako eskaintza, boluntario sarea eta beste hainbaten berri emango du.
Bizimodua denei zaildu die osasun larrialdi egoerak, baina pertsona zaurgarrienek behar handiagoa dute. Horregatik, Oiartzun Aurrea mugimendua sortu dute, egoera kaskarragoan daudenei laguntzeko asmoz, auzolanean. Horrela sortu dute boluntarioen sarea, elkar zaintzarako helburu argiarekin.
Blog bat ere osatu dute, egiten duten lanaren berri emateko (ikusteko, egin klik esteka honetan). Horrez gain, etxean egon beharreko orduak betetzeko iradokizunak dituzten hainbat esteka jarri dituzte, adinaren arabera sailkatuta. Bertan aurki daitezke aisiarako hainbat proposamen.
Horrez gain, Instagramen, Facebooken eta Twitter sare sozialetan kontuak sortu dituzte. Guztietan helbidea berbera da: @oiartzunaurrea.