[Bideoa] Metalezko oihuak indarkeria matxistaren kontra

Auzo guztietako oiartzuarrak balkoi edo leihoetara irten dira, Toli soraluzetarraren memoriaren alde. Kazerolada ozen entzun da.

kazerolada Hamarnaka oiartzuar atera ziren indarkeria matxista salatzera [Arg.: @ainariss].

Toli 74 urteko soraluzetarra hil zuten astelehen goizaldean. Ertzainek buruan kolpe handi batekin aurkitu zuten emakumea, eta haren 33 urteko semea atxilotu zuten. Atzo bertan sartu zuten espetxean.

Mugimendu feministak deituta, auzo guztietako oiartzuarrak balkoira edo leihora atera ziren atzo, 21:00etan, indarkeria matxista salatzeko eta Toliren omenez. Hona hemen Elilzalde eta Altzibar auzoetan grabatutako bideoak, sukaldeko ontzien soinu ozenarekin. Salaketak ez baitu konfinamendurik ulertzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.