Mikroipuinak, lehenengo erronka artistikoa
Oiartzun Aurreak gonbidatuta, herriko artistek erronka bat botako diete herritarrei, bizpahiru egunero. Lehenenegoa Goiatz Labandibar izan da, mikroipuinekin.
Oiartzun Aurreak, egoera honetan sortutako mugimenduak, egun luzeei aurre egiteko errezetak eskaintzen ari da. Herriko hainbat artista edota sortzaile gonbidatu ditu, oiartzuarrei erronka artistikoak bota diezaieten.
Lehenengoa Goiatz Labandibar idazlea izan da. Sormena fintzen hasteko, mikroipuinak idaztera gonbidatu ditu oiartzuarrak, honako hasierarekin: “Lehenengoz, basamortua ikusi zuenean…“. Hortik aurrera, libre. Hori bai, gehienez 60 hitz izan beharko ditu erronkarako sortutako mikroipuin horrek. Albiste honen aurreko puntu horretara arte dauden hitz kopurua da, zehazki.
Facebook, twitter edo instagram bidez partekatzeko eskatu dute. Bi traol idazteko eskatu dute: #mikroipuintxalentx eta #oiartzunaurrea.
Biyurrieneko erronka, sukaldean
Biyurrienekoak ere beren egitaraua jarraitzen ari dira. Gaurkoan, su artera gonbidatu dituzte herriko gazteak. Sukaldeko su artera, zehazki. Sukaldaritza eta gozogintza txalentx-a bota diete oiartzuarrei.