[Bideoa] Garbitasuna ez da norberarengana bakarrik mugatu behar
Osasun larrialdiarekin batera, ezinbesteko osagarri bihurtu dira erabilera bakarreko eskularruak. Hala ere, horietako asko ikus daitezke botata.
Osasun larrialdia irauten ari den bitartean, erabilera bakarreko eskularruak ezinbesteko osagarri bihurtu dira. Kutsatzea ahal den neurrian ekiditeko baliabide bezala erabiltzen dira.
Behin eskularru horiek erabilita, modu egokian kendu behar dira: eskumuturreko aldetik hartu eta esku ahurrean eta hatzetan dauden zatiak bildu. Ondoren, esan beharrik ez dago, zakarrontzietara bota behar da.
Hala ere, beti ez da horrela izaten ari da, bideoan ikus daitekeen bezala. Musika Plaza inguruan grabatutakoa da, baina beste auzo batzuetan ere ikus daitezke eskularruak botata, izan auto artean edo txoko ustez ezkutuetan. Hartutako neurriak hutsalak izan daitezke zakarrontzietara botatzen ez bada.
Eskularruak erabili behar baldin badira ere, gorputzaren higienea da garrantzitsuena. Aholkuak Berria egunkariaren albiste honetan irakur daitezke.