Kiroldegira ezin baduzu joan, kiroldegia eraman zugana
Elorsoro enpresa kudeatzen duen BPXport enpresak etxean egiteko moduko hainbat ariketa zein lehen sorospenerako aholkuak eman ditu
Etxean aspertzea ekiditeko aholku, gomendio eta erronkak biderkatzen ari dira hainbat esparrutako eragileetatik. Oraingo honetan, Elorsoro kiroldegia kudeatzen duen BPXport enpresak hainbat aholku eman ditu, etxean ariketak egin ahal izateko.
Koreo ariketak, entrenamendu funtzioala, equoa edo familian egiteko jarduerak proposatu ditu bere webgunean. Lehen sorospen ariketak ere jaso dituzte webean.