Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Nikolas Mitxelena: "Beste balore batzuk ezarri behar dira"

Lekungaraiko artzainak egunerokoan berdin jarraitzen du, ardiak mendira eramaten, baina salmentan nabarituko dute krisia. Bere iritziak plazaratu ditu.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/03/23
nikolas mitxelena otsua

Nikolas Mitxelena ‘Otsua’.

Koronabirusagatik ezarritako alarma egoerak alor guzti-guztietan du eragina, baita sektore ekonomikoetan ere. Ganaduaren zaintzari dagokionez, eguneroko martxak etenik ez du. Animaliak elikatu behar dira, jaitzi eta gainerako lan guztiak.

Nikolas Mitxelena Otsua Lekungarai baserriko artzainak lanean ari zela erantzun dio Hitzari, ardi latxek osatutako artaldea zaintzen ari zela. Azaldu duenez, eguneroko bizitza ez zaio aldatu, ezin dutelako aldatu nahita ere. “Besteek jai egiten dutenean ere guk lan egiten dugu”, zehaztu du.

Ardiek emandako esnearekin gazta egiten dute, eta bezero asko etxeraino joaten zaizkie. “Azken hiru egunetan [elkarrizketa ostiralean egin zen] ez da inor etorri, gaur hasi da jendea hurbiltzen”, esan du. 

Gaineratu duenez, ekoizpenaren erdia inguru etxean saltzen dute. Dendetan egiten duten salmentagatik, kolpea ez da hain gogorra izango, Mitxelenak azaldu duenez. Jatetxeak itxita daudenez, bertara ezin dute ekoizpenaren zati bat bideratu. “Restaurante guztiak itxita daudenez, arkumeetan galera handia izango dugu”, ebatzi du.

“Krisia behar dute”

Artzaina eta artaldea banaezinak badira, Mitxelenak bere iritzi propioa azaldu nahi izan du, bi hankadun artaldetik ateraz. Berarentzat “fartsa” bat da gertatzen ari dena, “muntai” bat dela iruditzen zaio. “Munduko ekonomiaren boteredunek krisi bat behar dute, indartsuago izateko. Gu bezalako ttikiak sobran daude. Aspaldi ari dira borroka horretan. Nik hori oso argi daukat”, esan du.

Minbiziak, gripeak eta beste gaixotasunek jende asko hiltzen duela, baina orduan ez dutela ekonomia gelditzen esan du: “Ekonomia geldiarazi dutenerako, argi dago zergatik den: krisia behar dute, beraien politikak ezartzeko. Gerretan ere hala pasatu da”.

nikolas mitxelena otsua

Artaldea mendira eramaten du, larrialdi egoera baino lehen bezala.

Ez dio garrantziarik kendu osasun krisiari, eta jende asko hilko dela penatzen du. Baina sutzen du horrela ibili beharrak: “Bitxo txikiak betidanik egon dira, bere lana egiten dute, eta harrapatzen dutenek, ahulak garbitu egiten ditu eta fuerte dagoenak aurrera egiten du. Hori naturala da”.

Naturala ez dela iruditzen zaiona da ekonomia geratzea eta “parafernalia” hori guztia. “Jendea beldurtu egiten da, eta normala da, ez du inork hil nahi. Horretaz baliatzen ari dira, behin eta berriz”.

“Kapitalismotik at”

Larrialdi egoeratik ateratzean, uste du jende asko geratuko dela lanik gabe, “inoiz baino okerrago”. Horrek ere penatzen du: “Bizimoduak garesti jarraituko du, jendeari ez zaio iritsiko, eta duintasunik gabe bizi beharko dugula kapitalismoan. Beti bezala”.

Horregatik, Euskal Herri independente bat, kapitalismotik at egongo dena eraiki beharko da. “Bizimodu duin batekin eraiki beharko da —denak lan egiten, ongi pasatuz, goserik gabe—; ez badugu beste sistema bat sortzen, beti jango dugu haien eskutik”.

Ohartarazi duenez, lehengora itzuli nahiko dute askok, baina sakrifizio bat eskatzen du, bestelako bizimodu hori sortzeko, elkartasun handiagoarekin, ekonomian bakarrik oinarrituta egon gabe. “Ekonomian bakarrik oinarritzen bada, gureak egin du. Beste balore batzuk ezarri behar dira, dena kuestionatu behar da. Zein ausartzen da hori egitea? Goserik ez bada, ez duzu ezer lortzen. Gosearekin, edozer gerta liteke”.

Argi eta garbi utzi nahi izan du bere iritzi pertsonalak direla: “Ez da artzain guztien iritzia izango, baina nirea bada”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.