Lau oinekin, nahi duzun doinuan. Gaia: koronabirusa
Oiartzun Aurrerak dinamizatutako erronka artistikoetan, Alaia Martinek bertso erronka bota du. Lau oin eman ditu, bertsoa sortzeko.
Oiartzun Aurreak, eguneko orduak betetze aldera, hainbat erronka artistiko botatzeko eskatu dizkie herriko sortzaileei. Oraingoan, Alaia Martin bertsolariaren txanda izan da. Bertso bat osatzeko deia egin die oiartzuarrei, lau oin emanda: Zeharo, Gehiago, Arraro eta Dago.
Oiartzuar mordoxka bat ari da bere bertsoak osatzen, eta #oiartzunaurrea eta #bertsotxalentx traolen bidez sare sozialetatik partekatzen.
Biyurrienearena, aurrera
Biyurrieneak gazte eta ez hain zaharren aisialdirako egitaraua prestatu zuen, hainbat erronkarekin. Gaurko eskulanak egiteko eskatu dute, baita sare sozialetara igotzeko ere.
Bi asterako egitaraua prestatu zuten, baina konfinamendu egoera luzatu dela eta, burua astindu beharko dute… Bitartean, hona hemen igandera arteko proposamenak:
- Martxoak 24: Etxeko koadroak txalentx.
- Martxoak 25: Kanta txalentx.
- Martxoak 26: Pintxopote txalentx.
- Martxoak 27: Mozorro txalentx.
- Martxoak 28: Parranda txalentx.
- Martxoak 29: Bertso txalentx.